Agifesek Zinea eta Buru Osasuna zikloa egingo du maiatzean Eibarren
Angifes Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak, Mintzatuz osatu sentsibilizazio kanpainaren baitan, buru osasuna jorratzen duten filmen zikloa antolatu du Eibarren. Helburuak buru osasun arazoak dituzten lagunekiko enpatia sortzea eta gizartearen babesa sustatzea dira. Gaur bertan, maiatzak 16, bigarren saioa egingo dute.