Emily Watson aktore britainiarrak jasoko du aurtengo Donostia Saria
Irailaren 25ean emango diote telebista eta zinemako aktore britainiarrari 63. Donostia Zinemaldiko Donostia Saria. Bere ibilbidea goraipatuko dute hala. Gainera, Sienna Miller, Tom Hiddleston, Luke Evans, Ellen Page, Emily Blunt, Benicio del Toro, Tim Roth eta George Miller, besteak beste, etorriko dira euren lanak aurkeztera.