‘Elle’ filmak lortu du urteko film frantziar onenaren garaikurra
Paul Verhoevenen lana, atzerrian ez ezik (Urrezko Globoa eskuratu zuen urte hasieran), etxean ere saritu dute, ostiralean film onenaren Cesar saria eskuratu baitzuen Parisen. Dena den, zuzendari onenaren garaikurra Xavier Dolan zinegile kanadar gaztearentzat izan zen, Juste la fin du monde lanagatik, eta 2016an 500.000 ikusletik gora izan zituen Merci patrón! (François Ruffin) dokumentala izan da irabazlea kategoria horretan.