Hiri osora zabalduta eta aldarrikapena oinarri, badator ere Zinemaldi Alternatiboa
Zinema, gozamena, kritikotasuna eta aldarria uztartzen dituen hitzorduak “alderik alde” zeharkatzen gaituzten bi errealitate nabarmenduko ditu hamaseigarren edizioan: Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Israelgo estatua egiten ari den genozidioa salatzea, batetik, eta kultura zein atolakuntza antierrepresibo, antiarrazista eta antifaxista indartzeaM bestetik. Hiriko eragile sozialekin elkarlanean antolatu dituzte egitarauak hartuko dituen sei proiekzioak.