‘Handia’, ‘Converso’ eta ‘Bi Txirula’ saritu dituzte Bartzelonan

Ekitaldiko film onenei aintzatespena eginez itxi zituen bart bere ateak Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinemari eskainitako jaialdiak. Handia, Converso eta Bi Txirula lanak saritu dituzte, hurrenez hurren, fikzio, dokumental eta euskarazko film onenaren Urrezko Txapelarekin. Hamar egunetan zehar, 2017ak eman dituen film nagusiak izan dira ikusgai zinemaldian. 1979an sortu zutenetik, euskal kultura Katalunian ezagutarazi eta hedatzeko ardura izan du Bartzelonako Euskal Etxeak. Egitarauan jasotzen dituen ekintza

By |2019-05-17T12:33:32+02:0019 otsaila, 2018|

Zinemaldia.cat jaialdian lehiatuko diren bederatzi filmen berri eman dute

Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinemari eskainitako Zinemaldia.cat jaialdiaren 13. ekitaldia antolatuko du otsailaren 8tik 18ra. Catalunya Film Festivalaren baitan, sail ofizialeko bederatzi filmak Cinemes Girona aretoan proiektatuko dituzte. Jaialdia iragartzeko, Eneko Sagardoy aktorea protagonista duen bideoa prestatu du Mirokutana ekoizpen etxeak.

By |2018-01-29T11:47:25+02:0025 urtarrila, 2018|

Estreinaldiak:  Azaroak 17  

Elkarrekin-together Donostia Zinemaldian aurkeztu ondoren, Euskal Herriko pantailetara iritsiko da azkenik Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa zuzendarien azken proiektua. Euskal arkeologoen espedizio batek AEBko ekialdean hutsik dagoen irla urrun batera bidaiatuko du. Aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal  balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen. Espedizioko kideekin batera joango dira, lanbro artean, zuhaitz eta harri-labirinto batean barrena. Haien ametsa aurkitzen badute, erakutsiko dute beste

By |2017-11-16T12:27:20+02:0016 azaroa, 2017|

948 Nafarroako Arteen Merkatua hasiko da gaur Iruñean

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua, antolatuko dute gaur eta bihar, azaroaren 15etik 16ra, Iruñean. Ekitaldiaren lehen edizioa izango da, eta helburua Nafarroako kulturako profesionalen eremuko produktuak Foru Komunitatearen mugakideak diren komunitateetako eta probintzietako (Aragoi, Euskal Herria, Errioxa eta Akitania) banatzaileei eta beste mota batzuetako agenteei erakustea da. Azokak arte guztiak batuko ditu, hau da, zinemaren eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak (antzerkia, dantza, zirkoa…) , musika, liburuen

By |2017-11-28T13:20:28+02:0015 azaroa, 2017|

Foru Aldundiak urteko hirugarren hiruhileko laguntza zuzenak eman ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017ko hirugarren hiruhilekoan emandako zuzeneko diru-laguntzak kaleratu ditu, eta proiektuen artean, ikus-entzunezkoekin lotura duten bi egitasmo daude: García Goena, caso abierto dokumentala, eta Elkarrekin – Together dokumentala barne hartzen duen Sentitu, pentsatu, ekin. Elkarrekin proiektua.

By |2019-05-20T16:39:01+02:009 urria, 2017|

Zinemaldiko kritika: ‘Elkarrekin–Together’

Zuzendariak: Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa Urtea: 2017 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zinemira Albaola Itsas Faktoriako lehendakari Xabier Agotek AEBen ekialdeko kostan, Maine estatuan, euskal izena zuen Plazentzia uharte bakartiaren inguruan irakurri zuen behin. Aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal balea-arrantzaleak bertara iritsi ziren XVI. mende inguruan, eta tokiko indigenekin elkarlanean aritu ziren. Bada, gerora, bertan nabigatzen ari zela, uhartea topatu zuen, eta dokumentuek

By |2017-09-27T12:42:02+02:0027 iraila, 2017|

Julia Juaniz: “Hizkuntzarik garrantzitsuena ikus-entzunezkoa da”

65. Donostia Zinemaldiak atzo, irailak 26, ospatu zuen Euskal Zinemaren eta EiTBren gala, eta bertan, Julia Juaniz muntatzaileari eman zioten aurtengo Zinemira saria. Oso eskertuta azaldu zen, muntatzaileen lanak gutxitan saritzen direlako, eta saria seme Joni eskaini zion. Ostean, Elkarrekin – Together (Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa) dokumentala eskaini zuten.

By |2017-09-27T20:37:01+02:0027 iraila, 2017|

Zurriolako Butaka: Irailak 26

Gaur, asteartea, irailak 26, Zurriolako Butaka saioak emandakoak ikusgai dituzue segidan. Euskal Zinemaren Galan Elkarrekin - Together dokumentala aurkeztuko dute 20:00etatik aurrera. Igor Otxoa dokumentalaren zuzendarietako bat da, Migueltxo Molina eta Pablo Irabururekin batera, eta Xabier Agote dokumentaleko protagonisteta, Albaola Itsas Kultur Faktoriako kidea. Biak Zurriolako Butaka saioan izan dira proiektuaz hizketan (7:28 minututik aurrera). Ostean, Argiako blogari Mikel Garcia Idiakez eta Goienako kazetari Imanol

By |2019-05-16T11:02:26+02:0026 iraila, 2017|

Igor Otxoa: “Mundu hobeago baten alde, gure ekarpen txiki-txikia egitea gustatzen zaigu”

Igor Otxoak, Migueltxo Molina eta Pablo Irabururekin batera, zuzendu du Elkarrekin – Together dokumentala. 65. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean, Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko lehian, izango da filma, eta Euskal Zinemaren Galan eskainiko dute. Lanak euskal arkeologo talde batek AEBetako uharte batera eginiko espedizioa kontatuko du, sekula esperoko ez zituzten aztarna eta istorioak topatuko baitituzte bertan. Berarekin izan gara.

By |2019-05-16T11:06:06+02:0011 iraila, 2017|

Zazpi euskal ekoizpen, Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko lehian

65. Donostia Zinemaldiko Zinemira saila eta jaialdian eskainiko dituzten gainerako euskal filmak aurkezteko agerraldia egin dute gaur Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Ruth Pérez de Anuncita Donostia Zinemaldiko komunikazio arduradunak, euskal zinemagintzaren industriako profesional ugariz lagunduta. Orotara zazpi film lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko, eta jaialdian hamalau euskal ekoizpen eskainiko dituzte.

By |2017-09-05T08:50:54+02:0030 abuztua, 2017|
Go to Top