Lotura Films-ek jaso du Elkar Fundazioaren aurtengo Proiektuari saria

Elkar Fundazioak urtero banatzen ditu Ibilbideari saria, eta bi urtean behin, Joseba Jaka bekarekin txandakatuz, Proiektuari saria. Bada, 2021eko irabazleak Bertsozale Elkartea eta Lotura Films ekoiztetxea izan dira, hurrenez hurren. Bigarren honek Lur eta Amets (Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce, 2020) filma eta telesailagatik, baina baita haiek hedatzen jarraitzeko asmoagatik ere, lortu du aintzatespena.

By |2021-05-06T11:55:08+02:005 maiatza, 2021|
Go to Top