Haurrentzako eskaintza, 69. Donostia Zinemaldian
Sei izango dira jaialdiaren laguntzaile ofiziala den Amenabar enpresaren babesarekin 69. Donostia Zinemaldian eskainiko dituzten haurrentzako proposamenak. Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez euskarara ekarritako filmak dira guztiak, tartean, Bihurri, jauretxetik kale gorrira (Kevin Johnson, 2019) animazioa.