Zinema izango da bigarren Elepika festibaleko protagonista

Euskal Hirigune Elkargo berriko euskara eta kultur mediazio zerbitzuak eta Uztaritze, Kanbo eta Itsasuko liburutegi eta mediatekek elkarlanean, bigarren Elepika festibala egingo dute maiatzaren 10etik 20ra. Euskal hiztunei euskara balioan jartzeko bilgunea eskaintzea dute helburu, eta euskarazko sorkuntza artistikoa zabaltzea eta partekatzea.