Kontatutako Zinearen hiru saio hartuko ditu Tabakalerak, azaroan
Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Matías Piñeiro eta Elena Martín Gimeno zinemagileak eta Michel Gaztambide gidoilaria izango ditu gonbidatu datozen asteetan. Sortzaileek beren sorkuntzari buruz hitz egingo dute jendaurrean. Saioak 19:00etan abiatuko dituzte.