‘Ikus-entzunezkoak sareetan’ topaketa egingo dute Tabakaleran
Gaur egungo ikus-entzunezko iritzia, kritika eta kontsumoaren inguruko hausnarketa oinarri izango duen topaketa hartuko du Tabakalerak martxoaren 27an. Euskarazko kontakizun ezberdinak sustatzea du helburu ‘Ikus-entzunezkoak sareetan’ egitasmoak, 2deo laborategiaren baitan prestatutakoak.