‘Amek ez dute’ liburua zinemara egokituko du Mar Collek

Katixa Agirre idazlearen Amek ez dute liburua zinemara egokituko du Mar Coll zinemagile kataluniarrak. Gaztelaniazko itzulpena izango du zinema zuzendariak oinarri, eta Las madres no izango da izenburua. Elastika Films-ek ekoiztuko du lana, eta 2023an aurreikusten dute filmatzen hastea.