Buñueli eskainitako Nosferatu zikloak jarraipena izango du abuztuan
Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, Tabakalerak, Elias Querejeta Zine Eskolak eta Donostia Zinemaldiak elkarlanean atondu dute aurten Luis Buñuel zinemagile aragoiarrari eskainitako Nosferatu zikloa, eta urtarrilean hasi zituzten emanaldiek jarraipena izango dute abuztuan. Bost film, Buñuelen bi eta harekin zerikusia duten beste bi egileren hiru, proiektatuko dituzte Tabakalerako zinema aretoan.