Kritika: ‘El Viaje a Ninguna Parte’
Zuzendaria: Fernando Fernan Gomez Urtea: 1986 Herrialdea: Espainia Aste honetan Euskadiko Filmategiak eskaintzen duen Fernando Fernan Gomezi buruzko zikloa probestuko dut datorren ostegunean, ekainaren 29an, Donostiako Tabakaleran proiektatuko den filmeaz aritzeko. Zuzendariak dioen bezala, inora ez garamatzan bidaia proposatzen digu filmeak, baina horrek ez du derrigorrez esan nahi bidaiak merezi ez duenik. Jose Sacristan, protagonistaren oroitzapenetan zelatan ibiliko gara. Memorian galdurik, apetatsuak dira oroimenak, ordenarik eta norabiderik