Estreinaldiak: Urtarrilak 13

El suplente (Diego Lerman) | Drama | Irakaskuntza | Luciok, unibertsitateko literatura-irakasle itzaltsu batek, ikasgela baten ardura hartuko du, Buenos Aires hiriko aldirietan, haurtzaroko auzoan kokatutako eskola batean. Bertan, Dilan –narkoen talde batek jazarritako ikasle bat– salbatzen lagunduko dio haren aitari. Aktore taldean ageri dira Juan Minujín, Alfredo Castro edota Bárbara Lennie bezalako izenak. 2022 | Donostia Zinemaldia:  Sail Ofiziala – Talde-interpretazio lanik onenaren saria

By |2023-01-12T11:40:11+02:0012 urtarrila, 2023|

‘EL SUPLENTE’: Hezkuntzaren labirintoa

Zuzendaria: Diego Lerman  Urtea: 2022 Herrialdea: Argentina Saila: SAIL OFIZIALA Diego Lermanen pelikulek nortasun boteretsua daukatela ezin uka daiteke. Bere ibilbideko filmen irudiak sormenez eta erabaki harrigarriz zipriztinduta daude, eta hizpide dugun pelikula honetan ere, hasiera-hasieratik sumatuko dugu hala izango dela. 2017ko Zinemaldikoan,gidoi onenaren saria irabazi zuen Una especie de familia laneko hasiera gogora ekarriz (kasu hartan Barbara Lennie-ren aurpegia auto barneko ispiluen isladek zatikatua

By |2022-09-18T11:25:07+02:0018 iraila, 2022|

#70SSIFF, egunetik egunera: IRAILAK 17

Donostia Zinemaldiak 70. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu. Izan ere, pandemiak txikitutako bi urteren ostean, ospakizunak handia behar zuen, ezinbestean. ZINEAn ere indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero. Lan horretan, Urko Ortega zinemagile azpeitiarra izango dugu bidelagun: Zein iritsi da? Zer gertatu da? Zein film ez duzue galdu

By |2022-09-18T13:05:30+02:0018 iraila, 2022|
Go to Top