Igandera bitarte, Latinoamerikako Zinema eta Kulturaren Jaialdia Miarritzen
Zinema eta kultura latinoa ardatz dituen Miarritzeko jaialdiak 25. urteurrena du aurtengoa, eta beste behin ere, musikaz eta emanaldiz beteriko egitaraua prestatu dute. Jaialdia gaur, irailak 26, hasiko da Pablo Larraín txiletarraren Neruda filmaren emanaldiarekin, eta urriaren 2ra, igandea, arte luzatuko da.