‘El Reino’ filma, zuzeneko musikaz lagunduta Tabakaleran
Olivier Arson musikagileak soinu banda onenaren Goya saria jaso zuen 2019an Rodrigo Sorogoyenen El Reino filmerako sortutako doinuengatik. Bada, larunbatean, urriak 24, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan emango dute filma 19:00etan, eta Arson bera bertan izango da filma zuzenean girotzen.