IX. Gaudí Sarietarako hautagaiak aditzera eman dituzte

Kataluniako Zinemaren Akademiak urte hasieran banatzen ditu Gaudí Sariak, urteko ekoizpen kataluniar esanguratsuenak nabarmentzeko. Aurtengoa IX. edizioa izango da, eta urtarrilaren 29an egingo dute ekitaldia Bartzelonan, Bruno Oro aurkezlearen eskutik. Isaki Lacuesta eta Isa Camporen La propera pell da faborito nagusia, hamalau hautagaitzarekin.