Astean behin zinemara: Andrey Zvyagintsev-en ‘El regreso’

Orduz geroztik, apenas aipa daitekeen zinegile bakanen bat, eta hau ere oso maila apalekoa. 60. hamarkadaren ondarrean, ordea, Andrey Tarkovsky azaldu zen, oso berea zuen zinema egiteko modu batekin, eta oso atxikia zegoena Errusiako erlijio,herri-sinismen eta poetikari. Tarkovskyren filmak benetako poema mistikoak ziren; gizakiak beti kontagai izan dituen gai handi horiek: maitasuna, grina, askatasuna, sakrifizioa, heriotza. Sakontasun handirekin kontatzen ziren, beti ere errusiarrek izan duten istorioak plazaratzeko estetika ahaztu gabe.