Bederatzi ekoizpen aurkeztuko ditu Zinemaldiaren Horizontes Latinos sailak

Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia eta Mexikoko bederatzi ekoizpenek hartuko dute parte Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Horizontes Latinos Sailean. Horietako bi mundu-estreinaldiak izango dira, eta beste hainbeste Zinemaldiko Industriaren jardueretan sortutako proiektuak.