Costa-Gavra eta Imanol Uriberen arteko solasaldiarekin itxiko du Filmategiak urteko Zinema Solasaldiak zikloa
Euskadiko Filmategiak Donostia 2016 Kultur Hiriburutzarekin elkarlanean zineari buruzko hainbat elkarrizketa antolatu ditu urte osoan zehar. Zikloari amaiera emateko, larunbatean, abenduak 10, Imanol Uribe eta Costa-Gavras zinegileak ekarriko dituzte Tabakalerako Z aretora, 18:00etatik aurrera. Datozen hiletan, Uriberen lau lan eta Gavrasen bost eskainiko dituzte.