23 labur, V. Donosskino festibalean

Donostia Zinemaldiaren zurrunbiloa pasata, film laburrei eskainitako astebeteko jaialdiak hartuko du Donostia urri hasieran, Donosskino festibalaren bosgarren ekitaldia egingo baitute hilaren 5etik 9ra. 23 dira bertan ikusgai eta lehian izango diren nazioarteko zein bertako ekoizpenak, tartean, Paul Urkijoren Dar-dar eta David P. Sañudoren La colcha y la madre ekoizpenak.