Estreinaldiak: Abenduak 2
Igelak Patxo Telleriaren lan berria, Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatu ostean, zinema areto komertzialetara helduko da aste honetan. Gorka Otxoa Pelloren azalean sartuko da; banku sukurtsal batean lan egiten duen gizon gazte gupidagabea, eta iruzur ekonomiko bategatik atxilotuko dute. Dena den, epaitegitik ihes egitea lortuko du, eta Igelak ezizena darabilten etxegabetzeen aurkako kolektibo bateko kideekin bizitzen amaituko du, bere benetako nortasuna ezkutatuta. Proiektuan parte