Caostica 22 jaialdiko irabazleen berri eman dute

Spooky Loops (Stas Santimoc) ekoizpen ukrainiarra izan da nagusi animazioko lanen artean; A Summer’s End Poem (Lam Can-Zhao) lan txinatarra gailendu da Videozinema atalean; España kantuaren bideklipa izendatu dute kategoriako onena. Bestalde, Euskal autore emakumeentzako film laburren I. gidoi lehiaketako proiektu irabazlea Aroa Fernandezen Helduak gara izan da.