Sei filmek parte hartuko dute Zinema Eraikitzen sailaren 37. edizioan
Martxoaren 26an eta 27an egingo duten Zinema Eraikitzen sailaren 37. edizioan lehiatzeko hautatu dituzten ekoizpenen berri eman dute. Brasilgo, Costa Ricako eta Mexikoko sei lan aukeratu dituzte Tolosako (Okzitania) eta Donostiako zinema jaialdietako hautapen-batzordeek; guztira, 18 herrialdetako 205 filmek eman zuten izena deialdian parte hartzeko.