Euskal zineari buruzko zikloa, Atlantikoaren bestaldean

Uruguaiko hiribururaino, Montebideoraino, iritsiko da euskal zine garaikideak azken urteetan eman duen uztaren lagin bat. Memoria(s) y Futuro(s) izenburupean, gaurtik hasi eta igandera bitarte luzatuko da zikloa, Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatua, Uruguaiko Zinematekarekin lankidetzan. Vanesa Fernandez EHUko irakaslea izan da egitarauaren komisarioa, eta zortzi film luze eta beste hainbat film labur eskainiko dituzte, “Euskadiko egunerokotasun politikoari, kulturalari eta sozialari begiratzen