AIFF23 jaialdiak ohi baino egun bat gehiago iraungo du
Abuztuaren 12an abiatuko duten Aste Nagusiaren baitan, “zinemaren magia eta itsas munduaren miraria uztartzen dituen” jaialdia hartuko du Donostiako Aquariumak, abuztuaren 14tik 19ra. Saio guztiak 12:00etan egingo dituzte, sarrera doan da.