Maiatz eta ekaineko zikloa Fernando Fernán Gómezi eskainiko dio Filmategiak
2017ko azaroan hamar urte beteko dira Fernando Fernán Gómez zendu zela, eta Euskadiko Filmategiak maiatz eta ekaineko zikloa eskainiko dio zinegileari. Hilaren 6an, larunbata, Fernando Trueba, David Trueba, Luis Alegre eta Jesús Angulorekin mahai-ingurua egingo dute 18:00etatik aurrera Tabakaleran.