Estreinaldiak: ekainak 22

Hereditary Beldurrezko istorio on bat sukaldatzeko beharrezko osagaien inguruan idatzi nuen aurreko asteko estreinaldien errepasua egiterako momentuan. Bada, hemen dugu plater bera prestatzeko beste errezeta bat: harreman tirabiratsu bat, gatazka horretan arerio dugunaren heriotza eta etxe zahar baten oinordetza. Bere amaren heriotzean, honen etxezaharra jasoko du oinordetzan Annie Graham protagonistak. Bizitza osoan harreman zaila izan ostean, protagonistak uste du amaren heriotzak lasaitasuna ekarriko duela bere