‘El hoyo’ eta ‘El infierno’ saritu dituzte Fugaz 2020 ekitaldian
Espainiako estatutan egindako film aipagarrienak goraipatzen dituen Fugaz 2020 ekitaldia ospatu dute bart, eta euskal ekoizpenak saridun izan dira. Raul de la Fuentek zuzendutako El infierno izendatu dute film labur dokumental onena, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo pelikulari eman diote film luze onenaren errekonozimendua.