Estreinaldiak: Maiatzak 29
En duva satt på en gren och funderade på tillvaron Iazko Veneziako zinemaldian Urrezko Lehoia jaso zuen Roy Anderssonen komedia eta drama uztartzen dituen izenburu bereziko film suediarrak. 50 eta 60 urte arteko bi galtzaileren bizitzak kontatuko ditu; utzitako etxe batean bizi dira eta heriotzarekin hainbat alditan egin dute topo. Suediako Zinemaren Institutuak banatzen dituen Guldbagge sarietan, zazpi kategoriatan proposatu zuten iaz, eta ekoizpen diseinu