‘Cuerdas’ film laburra garaile, ICOFF jaialdiaren bigarren edizioan
Apirilaren 17tik 22ra bitartean egin dute ICOFF – Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Festibala, eta Estibaliz Urresolaren lanak irabazi du 2023ko sari nagusia. Arabako film labur onena Artesania (David Perez Sañudo) izendatu dute, eta euskarazko film onena, aldiz, Muga (Eñaut Castagnet).