Euskal ekoizpenak Fugaz 2020 sarien hautagaien artean
David Perez Sañudo zuzendari bilbotarraren Un coche cualquiera (Amania Films) film laburrak Cortoespañak antolatutako Fugaz 2020 sarietarako bi hautagaitza lortu ditu: film labur onena eta efektu bisual onenarena (Jon Serrano y Mariano García). Bestalde, Raul de la Fuentek zuzendutako El infierno lana film labur dokumental onena izateko hautagaia da, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta moriartitarren La trinchera infinita film luzeen kategorian lehiatuko dira.