Euskal filmekin osatuko dute ‘La noche de…’ saioaren maiatzeko programazioa

2019an estreinatutako Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi sortzaile gipuzkoarren La trinchera infinita, Daniel Calparsoro Bartzelonan jaiotako zinemagile euskaldunaren El silencio de la Ciudad Blanca eta Galder Gaztelu Urrutia bizkaitarraren El Hoyo film laudatuak eskainiko dituzte maiatzean ETB2ko La noche de… zinemari eskainitako programa klasikoan. Hiruren artean 33 sari pilatu dituzte azken urteetan.

By |2021-05-06T11:51:27+02:006 maiatza, 2021|

‘La trinchera infinita’ eta ‘El hoyo’, European Film Awards sariketan hautagai

La trinchera infinita eta El hoyo lanak film onenaren saria eskuratzeko hautagaiak izango dira 2020ko European Film Awards sariketan. Covid-19 gaitzaren agerpena eta hari lotutako murrizketen ondorioz, European Film Academy erakundeak bi alditan iragarriko du hautagaien zerrenda.

By |2020-08-19T09:57:58+02:0019 abuztua, 2020|

‘El hoyo’ eta ‘El infierno’ saritu dituzte Fugaz 2020 ekitaldian

Espainiako estatutan egindako film aipagarrienak goraipatzen dituen Fugaz 2020 ekitaldia ospatu dute bart, eta euskal ekoizpenak saridun izan dira. Raul de la Fuentek zuzendutako El infierno izendatu dute film labur dokumental onena, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo pelikulari eman diote film luze onenaren errekonozimendua.

By |2020-06-19T10:45:19+02:0019 ekaina, 2020|

Euskal ekoizpenak Fugaz 2020 sarien hautagaien artean

David Perez Sañudo zuzendari bilbotarraren Un coche cualquiera (Amania Films) film laburrak Cortoespañak antolatutako Fugaz 2020 sarietarako bi hautagaitza lortu ditu: film labur onena eta efektu bisual onenarena (Jon Serrano y Mariano García). Bestalde, Raul de la Fuentek zuzendutako El infierno lana film labur dokumental onena izateko hautagaia da, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta moriartitarren La trinchera infinita film luzeen kategorian lehiatuko dira.

By |2020-05-08T14:15:05+02:009 maiatza, 2020|

EL HOYO | Ruben Rosas

“Zer bazkalduko dugu? Bistan da. Goikoek uzten digutena”. Hauek dira Zorion Eguileor (Trimagasi) harroputzaren lehen hitzak. Eta asmo-adierazpen honek balio du filmak planteatzen digun joko originalaren mekanikan bizkor sartzeko. El Hoyo, unibertso distopiko batean kokatzen gaituen istorioa da: Bi pertsona maila bakoitzeko. Maila-kopuru ezezaguna. Eta guztientzako janaria duen plataforma. Horrelaxe dio sinopsiak. Arazoa da, jakina, janaria ez dela guztiontzat iristen. Ala bai? Hauxe izango da

By |2020-05-06T13:44:06+02:006 maiatza, 2020|

EL HOYO | Markel Goikoetxea

EuskalKube a.k.a “El Hoyo” Mugikorreko promozio pakete izana duen ezizen hau, ezinhobeki egokitzen zaio euskal luzemetrai distopiko honi. Erretzen uzteko, diploma homologatu bat lortzeko eta On Kixote behingoz irakurtzeko aitzakiarekin, hormigoizko 4 pareten artean isolatzen den bolondresaren barne bidaiari buruz diardute luzeak dirauzen 94 minutuek. “Sin tele y sin cerveza…” filosofiaren eta gizakiaren biziraute sen primitiboaren artean barreiatzen den istorio honek, eztabaida ugari irekitzen ditu.

By |2020-05-05T14:37:40+02:005 maiatza, 2020|

EL HOYO | Maite Uriarte

Gizakien gizatasun ezaz El Hoyo (2019), Galder Gaztelu Urrutia zuzendari bilbotarraren eta Basque Productions-en filma da, Netflixen ezagun bilakatu dena. Berez, Torontoko Zinema Jaialdian estreinatu zen 2019ko irailean eta han, People's Choice Award for Midnight Madness saria irabazteaz gain, kritika onak jaso zituen. Europara Sitgeseko Zinema Jaialdiaren eskutik heldu zen hilabete geroago, zenbait sari eskuratuz, adibidez, pelikula onenarena. Ondoren, jaialdi eta zinema aretoetatik, 2020ko martxoaren

By |2020-05-05T14:16:41+02:005 maiatza, 2020|
Go to Top