Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiko palmaresa

Alberto Rodríguezen El hombre de las mil caras (2016) filmak eskuratu du asteburuan Nantesko 27. Festival du Cinéma Espagnol jaialdiko epaimahaiaren sari nagusia, eta aipamen berezia Rodrigo Sorogoyenen Que Dios nos perdone (2015) lanarentzat izan da. Biak ala biak iazko Donostia Zinemaldian saritu zituzten, gizonezko aktore onenaren (Eduard Fernández) eta gidoi onenaren (Isabel Peña eta Rodrigo Sorogoyen) garaikurrekin, hurrenez hurren. Jaialdian eskaini dituzten 70 lanetik

By |2017-04-10T15:54:26+02:004 apirila, 2017|

Kritika: ‘El hombre de las mil caras’

Zuzendaria: Alberto Rodríguez Urtea: 2016 Herrialdea: Espainia Zinemaldia amaitu da, baina ikusleek jaialdian estreinatutako hainbat film ikusi ahalko dituzte asteotan, zinema aretoetan. El hombre de las mil caras da horietako bat. Espainiako gobernuko agente sekretu ohi Francisco Paesaren (Eduard Fernández) ibilbidea kontatuko du lanak, haren lagun Jesús Camoesen (José Coronado) off ahotsaren laguntzarekin. Paesak Guardia Zibileko zuzendari nagusi ohi Luis Roldan (Carlos Santos) eta haren

By |2016-09-28T10:13:37+02:0028 iraila, 2016|

‘I am not Madame Bovary’ filmak jaso du Urrezko Maskorra

Bart gauean Donostiako Kursaal auditorioan egin duten sari-banaketa ekitaldian banatu dituzte 64. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Xiaogang Feng txinatarraren I am not Madame Bovary lanak jaso du Urrezko Maskorra. Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra ere film berean aritutako Fan Bingbing aktorearentzat izan da, eta Gizonezko Aktore Onenarena Eduard Fernandez espainiarrarentzat, El hombre de las mil caras filmean egindako lanagatik. Aurtengo edizioan hamazazpi film lehiatu dira Urrezko

By |2016-09-30T13:28:26+02:0025 iraila, 2016|

Estreinaldiak: Irailak 23

Florence Foster Jenkins 64. Donostiako Zinemalditik zinema areto komertzialetara zuzenean. Aste honetan Perlak sailean izan da ikusgai Stephen Frearsen komedia britainiarra; Florence Foster Jenkins izeneko soprano izan nahi zuen emakume aberatsaren benetako istorioa kontatuko du lanak. Maryl Streep handiak interpretatu du protagonistaren papera, eta egia (abeslari txarra zela) ezkutatzen zion senarraren papera Hugh Grant aktoreak antzeztu du. Hori dela eta, Donostiara bisita egin du izarrak,

By |2016-09-22T09:12:32+02:0022 iraila, 2016|

Hamabost film izango dira 64. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean

Nazioarteko zinegile entzutetsu zein berriagoen 11 lan lehiatuko dira aurtengo Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean. Besteak beste, Hong Sang-soo hego korearraren Dangsinjasingwa dangsinui geot (Yourself and yours), Arnaud des Pallières frantziarraren Orpheline, eta Bertrand Bonelloren Nocturama ariko dira Urrezko Maskorra eskuratzeko borrokan.

By |2016-09-18T07:55:33+02:008 abuztua, 2016|
Go to Top