Aditzera eman dute 13. Surfilm Festibalaren egitaraua
Garapenak mundo osoko spots-etan eta hainbat herrialdetako surf ohituretan izan duen eragina landuko du aurtengo Surfilm Festibalak. Horregatik, Surfa, Arkitektura eta Hirigintza leloa jarri diote ekainaren 24tik 28ra, asteazkenetik igandera, luzatuko den Donostiako jaialdiari. Txile izango da aurtengo herrialde gonbidatua, eta horrez gain, Japonia, Irlanda, AEB, Frantzia eta Euskadiko surflariak hurbilduko dira jaialdira. Emanaldietan ez ezik, bestelako ekintzetan ere hartuko dute parte. Esaterako, ekainaren 24an 19:00etan Surfa, Arkitektura eta Hirigintza