Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ pantaila handira

Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen Semea’ eleberria zinemara eramango du Fernando Bernues zuzendari donostiarrak. Maiatzean ekingo diote errodatze faseari, eta Gipuzkoako hainbat lekutara zabalduko dela aurreikusi dute. Proiektua Tentazioak eta Abra Produkzioak ekoiztetxeen elkarlanaren arteko emaitza da.