Euskal Zinema Ibiltariak gaur ekingo dio maiatzeko egitarauari

Koronabirusaren krisiak eraginda, programaren hamargarren urteurrenaren harira Argentinako euskal etxeetan egitekoak ziren emanaldiak online formatura egokitu ditu Euskal Zinema Ibiltariak. Gaur egingo dute maiatzeko lehen saioa 20:00etan (Euskal Herriko 01:00etan), eta Jon Garañoren Tercero B (2002) film laburra izango dute hizpide Euskaltzaleak taldearen Facebook atarian. Hamargarren edizioa ospatzeko, gainera, Esteban Pecoitzek diseinatutako logo berria aurkeztu dute.