Donostia Zinemaldiko kronika: ‘El Gran Fellove’ eta ‘Any Crybabies around?’

Egunak joan egunak etorri, oso nekeza suertatzen ari da egunean gutxienez zortzi orduz musukoa jarrita eduki behar izatea. Ez arnasteko zailtasun edo asfixia sentsazioagatik, dagoeneko gaindituta dago auzi hori, eta ohitu ere egin gara. Arazoa bestelakoa da, tontakeria badirudi ere, belarrietan eta zauriak agertzen hasi dira, aho-partea lehortuta, azalean ere nabariak izaten ari dira urradurak. Ez dago zer egiterik, ezohiko egoera honen ondorioak dira, COVID-19