Estreinaldiak: Urriak 26
Another day of life Raul de la Fuentek eta Damian Nenow zuzendariek elkarlanean aurrera ateratako ekoizpena da, Ryszard Kapuschinski kazetariaren idatzietan oinarritutako lehen zinema egokitzapena. Eleberri grafikoen itxura hartzen duen animazioa eta irudi errealak tartekatuz, Angolako independentzia gerran murgilduko dira bi zuzendariak, umiliatutako eta ahaztutako herritarren aldeko borrokarekin kazetari poloniarrak bat nola egiten duen erakutsiz. 1975an Angolara bidaiatuko du, eta mundu eragina duen gerra ahaztu