Laburrak, klasikoak zein Europako eta Euskal Herriko filmak, Bilboko kaleetan
Aire libreko zinema saioak eskainiko ditu Bilboko Udalak, Udan zinema zure auzoan ekimenaren baitan. Uztailaren 16tik abuztuaren 13a bitarte, film laburrak zein luzeak hartuko dituzten zortzi saio desberdinez gozatzeko aukera izango dute Bizkaiko hiriburuan.