Urteko azken egitaraua aurkeztu du Nafarroako Filmotekak
Warner Bros ekoiztetxearen mendeurrenak tarte berezia izango du abenduko zinema eskaintzan. Gainera, Andaluziako Filmotekatik ekarritako haibat lan erakutsiko dituzte.
Warner Bros ekoiztetxearen mendeurrenak tarte berezia izango du abenduko zinema eskaintzan. Gainera, Andaluziako Filmotekatik ekarritako haibat lan erakutsiko dituzte.
Zuzendaria: Victor Erice Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia Azken hitza esateko beharrizanak bultzatuta, bere filmografia osoa modu transbertsalean zeharkatzen duen obra kirurgikoa aurkeztu du Victor Ericek, berriki Nanni Morettik Il sol dell’avvenire-n egin bezala. Pasioz bizi duen zinemari italiarrak eskainitako agur gutunak duen komedia eta satira kutsutik urrun, drama dentso eta pausatua eraiki du bizkaitarrak, finean baina, bataren zein bestearen oinarri diskurtsiboa berdin berdina da -zinema
Zuzendaria: Víctor Erice Urtea: 1973 Iraupena: 94 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | 40ko hamarkada 1940an, Gaztelako goi-lautadako Hoyuelos herrian deportaturik dagoen familiaren historia du hizpide. Aitak erlauntzak zaintzen ditu eta nobela antzeko zerbait idazten du gauetan; amak amodiozko gutunak idazten dizkio erbestean dagoen norbaiti, eta tximinian erretzen ditu bueltan jasotakoak. Bestalde, Isabelekin, bere ahizpa gaztearekin zinemara joatea maite du Anak, fantasiarako tartea eskaintzen baitio horrek.
El espíritu de la colmena filmagatik Urrezko Maskorra jaso zuen toki berean, baina 50 urte beranduago, Ana Torrent aktorearen eskutik jaso du bart Victor Ericek 71. Donostia Zinemaldiaren bigarren Donostia Saria.
Filmaren estreinaldiaren 50. urteurrena dela eta, Victor Erice zinemagile karrantzarraren El Espiritu De La Colmena (1973) filma izango da ikusgai, datorren ostiraletik -irailaren 1etik- aurrera Donostiako Trueba aretoan.
2023an, ikus-entzunezko atal berri bat inauguratu dugu ZINEA atarian. Euskal Herriko zinema zuzendarien filmografiak errepasatzeko asmoz, bideo sorta osatzen joango gara FILMOGRAFIAK izenburupean. Izan zirelako gara eta, noski, garelako izango dira. Doakie, beraz, gure begirunea. El espíritu de la colmena (1973), eta El sur (1983) lanek eman zioten nazioartean ospea VICTOR ERICEri (Karrantza, 1940), europar zinemagintzako zinemagile garrantzitsuenen artean kokatzeraino. El sol del membrillo (1992) sortu zuen gero,
Zinema zuzendari beterano eta aktore baten arteko adiskidetasuna izango luke Cerrar los ojos karrantzarraren laugarren film luzeak ardatz, eta Ginés García Millán zein José Coronado lirateke protagonistak. 2023ko Cannesko zinemaldirako prest izatea litzateke asmoa.
Balio eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza eta sorkuntza artistikoa zein ikus-entzunezkoa uztartzeko helburuz, 12. edizioa ospatuko du Gizazinea zikloak 2022an. Apirilaren 30etik maiatzaren 31ra bitartean egingo dituzte emanaldiak, Bilborocken eta film labur eta luzeak proiektatuko dituzte.
Cervantes Institutuak eta Espainiako Zinema Akademiak ‘Clásicos contigo’ zikloa jarri dute gaur martxan. Uztailaren 10era bitartean, espainiar zinemagintzako 11 film klasiko eskainiko dituzte doan eta online. Aukeraketan Hego Euskal Herriko zinegileen lanak ageri badira ere, ez da euskarazko lanik edo emakumeek zuzendutako pelikularik ere.
Euskal Zinemaren azken bost hamarkadak zeharkatuko dituen atzera begirakoa atonduko du Jose Julian Bakedano zinema-zuzendari eta gidoilariak Bilboko Arte Ederren Museoan. Bihar ostirala, urtarrilaren 11, abiatuko dute, eta apirilera arte luzatuko dira emanaldiak.