Horizontes Latinos saila osatuko duten hamar proiektuak aurkeztu dituzte
Hilabete eta erdi falta da 69. Donostia Zinemaldia abiatzeko, eta jaialdiaren arduradunek ikusgai izango diren filmen zerrenda eguneratzen jarraitzen dute. Gaurkoan, Horizontes Latinos saila osatuko duten hamar filmen berri eman dute, eta erdiak Work In Progress Latam ataletik igaro dira. Haiekin batera Madino Marchatiren Madalena, Andreas Fontanaren Azor eta Tatiana Huezoren Noche de fuego opera primak ageri dira.