EITBren parte-hartzea duten filmen datu-basea sortu dute

EITBren webguneak euskal zinemari eskainitako erakusleiho berria izango du aurrerantzean. 2020an eta 2021ean estreinatutako EITBren parte-hartzea duten hamasei filmen inguruko informazioa kontsultatzeko aukera eskaintzen du uneotan, tartean, lanaren fitxa teknikoa, trailerra eta filmaren inguruan argitaratuko albiste eta elkarrizketak.

By |2021-08-06T09:16:31+02:006 abuztua, 2021|

Ostiralean abiatuko dute ZinemaldiaCAT 2021, Bartzelonan

Bartzelonako Euskal Etxeak kudeatutako ZinemaldiaCAT jaialdiaren XVI. edizioa maiatzaren 28tik ekainaren 6ra luzatuko da, eta besteak beste, Lander Garroren 2 urte, 4 hilabete eta egun 1, Lara Izagirreren Nora eta Imanol Rayoren Hil kanpaiak proposamenak lehiatuko dira. Euskal mugetatik at egiten duten euskarazko zinemari eskainitako jaialdirik indartsuenetako bat da, eta zazpi lan izango dira ikusgai aurtengoan.

By |2021-06-03T13:28:11+02:0026 maiatza, 2021|

‘El Drogas’ dokumentalak DocuRock jaialdiko sari nagusia lortu du

Santa Cruz Tenerifekoan egin duten DocuRock Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren seigarren edizioan saritu berri dute Natxo Leuza zinemagilearen El Drogas lana, Enrique Villarreal musikari iruindarraren “erretratu gizatiarra egiteagatik eta musikari protagonismo handia emateagatik”. Lanak jasotzen duen lehen aintzatespena da.

By |2020-12-07T12:14:35+02:007 abendua, 2020|

Zinemaldiko kritikak: EL DROGAS

Zuzendaria: Natxo Leuza Urtea: 2020 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA “Ibai bat izango balitz bezala”, Enrique Villareal ‘El Drogas’ musikari eta abeslariaren dimentsio eta isurialde guztiak aztertu dituen dokumental biografikoa eraiki du Natxo Leuzak. Musikariaren, izarraren, pertsonaiaren erretratu bat, baina baita ere jatorri duen Txantreatik inoiz aldendu ez den norbanako bakartiarena ere. Argiak, ilunak eta ertzak. Gazi-gozoak. Eszenatoki gainean tentetu egiten den gizaseme desitxuratu baten

By |2023-02-01T16:57:47+02:0021 iraila, 2020|
Go to Top