Estreinaldiak: Otsailak 28

Boonie Bears: Abentura historiaurrean Leon Ding zuzendari txinatarraren film honetan, Vick egurgilea eta hartzak iraganean harrapatuta geratuko dira, pizti erraldoi gosetiz inguratuta. Istorioko heroiak banandu egingo dira, eta Briar hartzak Fefei izeneko otso gazte batekin egingo du topo. Bramble eta Vick, berriz, gizakien tribu batek bahituko ditu, eta haien liderra zeharo maiteminduko da Vickerekin. Abentura zirraragarri honetan, berriro elkartzen eta etxera itzultzen saiatuko dira, iraganean

By |2020-02-28T15:38:45+02:0027 otsaila, 2020|

Bederatzi euskal film hautatu dituzte Malagako 22. Zinemaldian

Euskal jatorriko bederatzi ekoizpenek hartuko dute parte 2019ko martxoaren 15etik hilaren 24ra bitarte ospatzen ari den Malagako Zinema Jaialdian. Sailei dagokionez, orotarikoa izango da parte hartze-hori, eta lehen aldiz, Basque Audiovisual ekimenak espazio propioa izango du industriari eskainitako village eremuan.

By |2019-03-20T14:09:33+02:0020 martxoa, 2019|

Mikel Ruedak ‘El doble más 15’ luzearen filmaketa bukatu du

Mikel Rueda bilbotarrak El doble más 15 luzearen filmaketa bukatu berri du sei asteko lanaren ostean. Hiriburu bizkaitarrean eta inguruetan aritu da beste behin Maribel Verdú eta Germán Alcarazu aktoreekin batera, eta datorren urtean estreinatuko dute. Baleuko S.L., Sonora Estudios eta Potenzak elkarlanean ekoiztutako sorkuntza da, eta ETBren laguntza izan du.

By |2018-08-03T10:59:08+02:003 abuztua, 2018|

Zazpi euskal ekoizpen, Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko lehian

65. Donostia Zinemaldiko Zinemira saila eta jaialdian eskainiko dituzten gainerako euskal filmak aurkezteko agerraldia egin dute gaur Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Ruth Pérez de Anuncita Donostia Zinemaldiko komunikazio arduradunak, euskal zinemagintzaren industriako profesional ugariz lagunduta. Orotara zazpi film lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko, eta jaialdian hamalau euskal ekoizpen eskainiko dituzte.

By |2017-09-05T08:50:54+02:0030 abuztua, 2017|
Go to Top