Egunik Laburrena jaialdia egingo dute Donostian hilaren 28an

Euskadiko Filmategiak eta Kimuak programak, Etxepare Institutuarekin batera, Egunik Laburrena jaialdia antolatuko dute Donostian. Tabakalerako 2 Zinema Aretoan Estatu espainiarreko film labur onenak proiektatuko dituzte abenduaren 28an, 19:00etan. Kimuak programaren arduraduna den Txema Muñozek aurkeztuko du saioa.

By |2017-12-29T09:21:03+02:0020 abendua, 2017|

Film laburrak nagusi, urteko egunik motzenean: El día más corto

Gaur, abenduak 21, urteko egunik motzenean eta negurako atea zeharkatuko dugun honetan, El día más corto jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute munduko 100dik gora herri eta hiritan. Ekimenaren helburu nagusia film laburrak zabaltzea da, plaza, eskola, museo, ospitale eta bestelako aretoetan egindako doako emanaldien bidez. Euskal Herrian, Donostian, Bilbon, Baionan, Eibarren eta Gasteizen egingo dituzte proiekzioak.

By |2016-12-29T09:22:23+02:0021 abendua, 2016|
Go to Top