Zinema Airean zikloak atseden hartuko du, Andre Maria Zuriaren jaiak bukatu bitartean
Aire libreko zinema saioei hilaren 12an berrekingo diote Gasteizen. Udako kultur egitarauaren baitan, larunbatero film bana pantailaratuko dute Gasteizko parkeetan, 21:00etan. Uztailean gertatu bezala, emanaldietarako sarrerak doan izango dira, edukiera bete arte.