‘Pizza’ garaile, Arrigorriagako Umorea Labur film laburren jaialdian
Iragan abenduaren 9tik 14ra ospatu zuten Umorea Labur film laburren lehiaketa, Arrigorriagako Lonbo Aretoan. Aitor de Kintana eta Iñaki Rikarteren Pizza (2019) lana izan zen garaile, eta Moriarti Produkzioak taldeko kideek eskuratu zuten XVIII. edizioko Ohorezko Txantxarria.