Astean behin zinemara: Ramón Barea-ren ‘El coche de pedales’

Ezin esango dugu 2003. urtea apartekoa izan denik euskal zinemarako, laburmetraietan ez behintzat: egin diren bakan horiek ere erdi-ipurdikoak izan dira. Besterik gertatu da, ordea, metraje laburreko filmekin, teknikoki oso goi-mailakoak, eta gaiaren aldetik interesa piztu dutenak. El coche de pedales interesgarria izan zitekeen, baina kale egiten du -esango dut zergatik gero-. Espainiako gerraoste gogorrean, 1959. urtean, ume bat mutiko bihurtzen ari da. Umeak duen adina zuten urte