Astean behin zinemara: Mercedes Alvarezen ‘El cielo gira’

Hemengo jendeak pelikula bat egin dadin dirua jartzen badu, esan liteke pelikula hori hemengoa dela? Hori horrela bada, esan daiteke Soriako Mercedes Alvarezen pelikula hemengoa dela, Hego Euskal Herriko bi gobernuek dirua jarri dutelako, eta Txepe Lara ekoizle nafarrak ere bai. Gaia, pertsonaiak, horiek Gaztelakoak dira, nahiz eta, pelikula askotan bezala, zoko jakin bati buruz ari direnean, istorioek zokokeria hori gaindituz, mundu osoan ulergarri diren sentimenduez diharduten. Hamabost bizilagun dituen Soriako herrixka ordeka bat ageri da El Cielo Gira-n. Han jaiotako azken