12 film luze lehiatuko dira Horizontes Latinos sailean

Argentinan, Brasilen, Txilen, Kolonbian, Kuban eta Mexikon kokatutako istorioek osatuko dute film-multzoa, eta Horizontes Saria eskuratzeko hautagai izango dira. Irailaren 16tik 24ra bitartean ospatuko duten Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan egongo dira denak ikusgai.